vendredi 1 juin 2007

Aurkezpena

Ongietorri daizuela blog honetako bisitari guztiei.

Hasteko, nire buruaren aurkezpena egingo dizuet.
Esaldi hauek irakurtzera heldu zareten guztioi, aski ezaguna egingo zaizue nire bizitza, baina hala ere, badaezpada edo extra-lurtarren baten begi zolien atzaparretan jausi bagara edo, nor naizen eta egun zer egiten dudan azalduko dizuet. Julen Orbegozo, Publizitatean lizentziatua eta sasi-kazetaria ogibidez eta bokazioz. 24 urte (23 idazteko eta esateko gogoa izaten dut beti; baliteke kontzientziaren asmo ez zuzendu horietako bat izatea) eta ezkongabea.Blog hau, nire lagun eta ezagunekin harremana mantentzeko bidea baino ez da izango, harreman pertsonala printzipioz. Beraz, nahi duzuena idazteko askatasuna duzue, zuen erreakzioak nire e-mailera idatzi ahal diuzuelarik.

Nioen moduan, nire helburua ez da milaka sare-erabiltzaile amaraun honetan atrapatzea, ezta ere gai jakin baten inguruan sakonki azterketan egitea eta diskuzioak piztea, eta ez da inolaz ere, literaturari edo sormen artistiko pertsonalari gorazarre egiteko txokoa. Lehenengo esaldi hauek euskeraz idaztea dut arrazoi asko direla medio: lehenengoa, erderaz idaztea aurrean dudan teklatu honekin ia ezinezkoa egiten zait. Bigarrena: aspaldi ez dudala euskeraz hitz bat idazten eta ezta ahoskatzen.

Beste barik, hortxe nire aurkezpena. Hurrengo batean, denbora dudanean idazten jarraituko dut. Ondo izan,

Julen