lundi 26 mai 2008

Real Madril eta suziriak

Real Madrilek liga irabazi ostean... maiatza erdialdean gertatutakoa
Kaleetan gora eta behera, ziztu bizian, bozinaka… horrelaxe ari dira autoak gaur gauean. Normalean, ez da horrelako zalapartarik izaten ordu hauetan. Baina petardo eztandek eta auzokidearen ohiuek lasaitasuna hautsi dute. Muzturra lehotik atera eta kantuka ari da, pozez gainezka.
Telebistaren konpainiak kanpoan gertatzen ari dena ahazten lagunduko didala pensatu dut. Ahaztu baino, argitu egingo dit, ordea. Hara non, estatuko hiriburuko futbol taldea liga txapeldun suertatu den, Iruñean jokatutako partida irabazi ostean! Nik ere balkoia zapaldu dut, leku egokian egiastatzeko. Bai horixe, kataluinan nago. Telefonoa hartu eta etxera, durangora deitzea erabaki dut: “Dena lasai gure kaleetan, ezta?”; “Bai, dena lasai”, erantzun didate.
Eskerrak, apurka apurka lasaitu egin dira kaleak. Hortxe aniztasunaren eta adierazpen askatasunaren adibide polita. Futbol arloan, aniztasuna ez du inork dudan jartzen. Futbolean adierazpen askatasuna Madrilen Zibelesek izango ditu orain komeriak. Zibeles gizarajoari norbaitek zein futbol taldetako den galdetu beharko liote….
Baina Kataluinan ezberdintasun bat dago. Hemen ez dago iturri publikorik. Sikuteak jota ospakizunik ez.
Otxandion ere badago futbol talde bat: Vulcano deritzo. Aurtengo liga poltsikoratzen badu albistea emateko deadar egitea eskertuko nizueke. Astondoatik ekarritako zuziriren bat piztuko dut denon poztasunerako, eta etxe azpiko tabernan ospatuko dut garaipena.

Aucun commentaire: